XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sutaratzen ez diren espainolak hain dira atxikiak Inkisizioari hau kenduko baliete oso haserretuko liratekeela.

Baina nik nahiago nuke beste bat ezarri dezaten ez heretikoen kontra zazpi sakramentuen adinako eraginkortasuna fraideen ariketatxo batzuei ematen dieten heresiarken aurka baizik zeinek ohoratzen duten dena adoratzen duten eta hain debotak izanik apenas Kristau diren.

Sena eta zentzutasuna aurki dezakezu espainolengan; baina ez bila horiek beren liburuetan.

Ikus ezazu heien liburutegi bat: eleberriak alde batetik eskolastikoak bestetik.

Esango zenuke berezita sortu direla eta gero giza arrazoinaren etsairen batek dituela batu.

Duten liburu on bakarra 70 Cervantes-en Don Quijote de la Mancha delakoa. beste guztien irrigarria nabarmen utzi duena da.

Izugarrizko edirenak burutu dituzte Mundu berrian, eta oraindik beren lurraldea ez dute ezagutzen: beren ibaiertzetan oraindik bada deskubritu gabeko porturik, eta beren mendietan 71 Las Batuecas. zeharo ezezagunak zaizkienak.

Eguzkia haien lurraldeetan atera eta sartzen dela diote; baina esan beharra dago ere bere bidea egiten duelarik ez duela soro suntsitu eta landa desertuak baizik aurkitzen.

Asko poztuko nintzateke Usbek Frantziara bidaia egin Espainol batek Madriden idatzitako gutun bat irakurriz: uste dut bere nazioa ongi mendekatuko lukeela.

Zein alor zabala gizon pentsakor eta patxadatsu batentzat!

Nik uste honela hasiko lukeela Pariseko deskripzioa:

Bada hemen zoroentzako etxe bat.

Balirudike hasieran Hiriko handiena.

Ez!

Erremedioa ttikiegia litzateke gaitzarentzat.

Dudarik gabe beren auzokoak hain txoriburutzat jotzen dituzte Frantsesek non etxe batean preso sartzen dituzten zoro batzuek, kanpoan daudenak ez direla frogatzearren.

Utz dezadan hor nere Espainola.

Adio, ene Usbek maitea.

Parisen, 1715eko Saphar-en ilargiaren 17an.